Funciones y organigrama - Foro para la Integración Social de los Inmigrantes
Funtzioak
Etorkinak Gizarteratzeko Foroak eginkizun hauek ditu:
-
Etorkinak eta errefuxiatuak Espainiako gizartean integratzeko proposamenak eta gomendioak egitea.
-
Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoetako administrazioek eta toki-administrazioek etorkinen gizarteratzearen arloan gauzatzen dituzten programa eta jarduerei buruzko informazioa jasotzea.
-
Immigrazioaren arloan diharduten gizarte-erakundeen proposamenak biltzea eta bideratzea, etorkinen eta harrera-gizartearen arteko bizikidetza egokia errazteko.
-
Egindako lanei eta jarduerei buruzko urteko memoria egitea.
-
Etorkinen eta errefuxiatuen gizarteratze-egoerari buruzko urteko txostena egitea.
-
Etorkinen gizarteratzeari eragin diezaioketen proposamen, plan eta programei buruzko txostenak egitea, norberaren ekimenez edo Estatuko Administrazio Orokorreko organo eskudunek hala eskatzen diotenean.
-
Etorkinen eta errefuxiatuen gizarteratzearekin zerikusia duten gaiei buruzko azterlanak eta ekimenak sustatzea edo egitea.
-
Nazioarteko, autonomia-erkidegoko edo tokiko antzeko beste organo batzuekin lankidetzan aritzea, etorkinen eta errefuxiatuen gizarteratzearen aldeko jarduera guztiak koordinatu eta hobetzeko.
-
Etorkinen gizarteratzeari eragiten dioten Estatuko Administrazio Orokorraren arau-proiektuei buruzko nahitaezko txostena egitea, bai eta gai horrekin zerikusia duten estatu-mailako plan eta programei buruzkoa ere, onartu aurretik.
-
Legez ezarritako etorkinak Espainiako gizartean integratzeko beharrezkotzat jotzen diren beste jarduera guztiak, bai eta indarrean dauden xedapenek esleitzen dioten beste edozein eginkizun ere.