17/02/2025

Gizarte Segurantza

Elma Saiz ministroa amiantoaren biktimen elkarteetako ordezkariekin bildu da

Topics:

  • Seguridad Social y Pensiones

Elma Saiz Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak bilera egin du astelehen honetan amiantoaren biktimen hainbat elkartetako ordezkariekin, eta bertan Gobernuak euren eskaeretan aurrera egiteko konpromisoa duela helarazi die.

Horretarako, ohiko kolaborazio eta elkarrizketa markoaren baitan, entzuketak areagotzeko konpromisoa hartu du ministroak.

Horren harira, martxoaren hasieran beste bilera bat egingo dute Gizarte Segurantzako taldeekin, elkarteetako ordezkariei kontu tekniko ezberdinak azaltzeko.

Amiantoaren Biktimen Elkarteko (AVIDA), Amiantoaren Biktimen Elkarteen Estatuko Federazioko (FEDAVICA) eta UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek parte hartu dute bileran.